| |
Elkartea

Irudien
Galeria
|
|
|
|
Historia
pixka bat
|

|
Esan
bezala, 1978ko martxoaren 20an, orain dela 25 urte baino
gehiago, Santutxu Merkatarien Elkartea osatu zen. Egun
horretatik gaur arte proiektu hori aurrera eramateko lan
egin duten pertsonak eta gure auzoari sustapen handiagoa
emateko asmoz, jendaurrean gauzatu diren jarduerak asko
izan dira. |
Horietako
asko, hala nola, Errega Kabalgata, orain dela 18 urte baino
aurrerago hasi ziren gauzatzen eta denboraren poderioz, ohitura
bihurtu dira auzoan. Urteetan zehar, askotan gogoratutako mus
txapelketak edo opari-txartelen hainbat kanpaina burutu dira,
beste askoren artean, sariak autoak, bidaiak, erosketa-txartelak
eta abar izan direla.
Horrez
gain, bidaia kulturalak, eskoletako marrazki eta pintura
lehiaketak edo ohiko erakusleiho lehiaketa egin dira, baita
urtero egiten saiatzen garen Gabonetako argien instalazioa ere (inguruabarrek
baimendu diguten guztietan). Era berean, ezin ditugu ahaztu
Azoka Gastronomiko-kulturalak. Elkarteak bultzatutako jarduera
guztiak tokiko zein nazioko irrati-etxe askotan zabaldu dira
beti.
Auzoaren eta Elkartearen historiak elkarri helduta garatu dira
askotan, zalantzarik gabe, eta horregatik, zaila izango
litzateke bata gogoratzea, bestea gogoratu gabe. Hemendik urte
horietan Santutxuri, auzoari zein gure Elkarteari, beren denbora
eskaini dioten pertsonei omenaldia egin eta gogoan izan nahi
ditugu.

|
|