| |
Elkartea
|
|
|
|
SANTUTXU
Merkatarien Elkartea
SARRERA
Santutxu Merkatarien Elkartea 1978ko martxoaren 20an jaio zen, orain dela 25
urte baino gehiago, beraz 1976 urtean Santutxu artean hazten ari
zen eta auzoko merkatari talde bat konturatu zen indarrak batu
behar zirela auzoan merkataritza sendotzeko.
Elkarterako
historia pixka bat >>

HELBURUAK
Elkarte honek bere historian zehar izan dituen helburuak eta
ibilbidea eta elkartea zortzeko orduan zeudenak berak dira.
-
Bere
bazkideen interes sozial, ekonomiko, profesional eta
kulturalak ordezkatu, babestu eta sustatzea.
-
Bazkide
diren merkatarien elkartasuna indartzea, guztiontzako
laguntza-zrebitzuak sustatuz eta sortuz.
-
Bere
bazkideen hobekuntza sozialak eta ekonomikoak lortzeko
beharrezko ekintzak antolatzea.
ETORKIZUNA
Gaur egun, Santutxu auzoak 2000 denda baino gehiago ditu. Hori
dela eta, uste dugu gure auzotarrek auzoko dendetara jo
dezaketela, behar duten guztia merezi duten kalitate eta
arretarekin eskuratzeko. Horrez gain, abantaila erantsia dute:
beren etxetik hurbil-hurbil gaude.
Elkarteak ildo horri jarraiki egin du lan urte horietan
guztietan eta espero dugu ildo berari jarraitzea beste 25 urte
gehiagotan, gutxienez, gure bazkide, auzotar, bezero eta lagunen
laguntzari ezker.
Santutxu zure hurbileko denda-gunea baita.

|
|